Unax Esnal naiz eta Kbiak-en egunerokoan egongo naiz

Zuri entzuteko, laguntzeko eta ezer falta ez zaizula ziurtatzeko nago hemen; bai, zure ideiei forma ematera zatozenean, eta bai, ekitaldi bat antolatu nahi duzunean. 

Asko gustatuko litzaidake hemendik pasatzen diren pertsonengandik eta proiektuetatik ikastea. Kbiak-en, ideiak hobeto hazten dira partekatzen direnean, elkarrizketak daudenean eta espazioak bizia hartzen duenean; bai, coworking-aren egunerokoan, bai, pertsonak eta ideiak konektatzen dituzten ekitaldietan.

MISIOA

Aukerak, ongizatea eta inspirazioa sortzeko helburuarekin diseinatutako ekosistema eskaintzea autonomo, freelance eta talde txikiei, egunero beren proiektuak haz ditzaten, sormenarekin eta motibazioarekin batera.

BISIOA

Ideien eta proiektuen garapenean bideratzaile izan nahi dugu, K

biak ekosistemako kideek beren potentzial osoa garatzeko mugarik izan ez dezaten. Gehitu eta biderkatu inifinituraino.

GURE BALIOAK

EUSKERA

 Gure egunerokoan presente egotea nahi dugu, gure nortasunaren parte delako.

JASANGARRITASUNA

Gure erabakietan, planeta zaintzen duten ekintzei emango diegu lehentasuna.

TOKIKOTASUNA

Gure erroetatik begiratuta, mundua ulertzen dugu, tokikoa balioetsiz eta ikuspegi globala aberastuz.

ONGIZATEA

Gure bokazioa giza harreman osasuntsu eta orekatuak zaintzea da, sormena eta lankidetza aske jolas daitezen.

HURBILTASUNA ETA KONFIANTZA

Pertsonen beharrak modu hurbil eta arduratsuan zaindu nahi ditugu, elkarrenganako konfiantza sustatuz.

EZAGUTZA

Kbiak-en ekosistema berrikuntzan eta garapenean oinarritutako ezagutza-kulturara bideratu nahi dugu, hobekuntza-sareak ehunduz eta indartuz.

Proiektu bakoitza elkarrizketa batekin hasten da.
Esan zer behar duzun, eta elkarrekin aurkituko dugu zure tokia Kbiak-en.

Kokapena

MORLANS BULEGO eraikinean gaude, Antonio Maria Labaien kalean, Amaran (Donostia – San Sebastián), zure gertu, Erdialdea, Aiete edo Miramon-Zorroaga bezalako auzoetan bizi bazara. 

Scroll to Top